G. Zer iritzi duzu zaintza partekatuaren inguruan?
E. Behar-beharrezkoa. Dena dela,
batzuk horretan geratu dira, eta gizarte aldaketa hori baino askoz
gehiago da. Zaintzak ez luke mugatu behar pertsonaren garapena, ez
emakumeena, ez gizonezkoena, baina zoritxarrez orain arte emakumeak izan
dira eta dira berengan dutenak ardura hori, esaten dena esaten dela.
Zaintza gizarte osoaren ardura da, beraz, gobernuek zaintza horren parte
izan beharko lukete, direna baino askoz gehiago, irtenbidea ez baita
karga indibiduala mugatu gabe etorriko. Adibidez,Europako iparraldean,
gizartearen banaketa eredu hori erabilita, zaintza denon ardura dela
barneratuta, askoz aurreratuagoak dira, aberatsagoak. Datu bat emango
dizut: mundu mailan, Nazio Batuen Erakundearen datuak dira, munduan
egiten den lanaren %80 emakumeek egiten dute; gizonek, %20. Hala ere,
emakumeok aberastasunaren eta jabegoaren %1 bakarrik daukagu, eta
gizonezkoek beste %99. Mendebaldean egoera askoz aurreratuagoa daukagu,
baina, zein erraza den atzera urratsak egitea, une honetan ikusten den
bezalaxe.Denok gara genero sistemaren biktimak, nahiz eta batzuk ez
diren konturatzen. Gizonezkoengan normalagoa da, beraiek daude-eta
agintean. Emakumeengan zailagoa egiten zait ulertzea. Baina esan dudana:
barneratu behar dugu gizarte osoaren ardura dela zaintza, erankundeak
barne.
No hay comentarios:
Publicar un comentario